jueves, 12 de noviembre de 2015

MALDAK. MARRUSKADURA (10.Jarduera)

HELBURUAK:

  • Elementu ezberdinen ezaugarriez jabetzea.
  • Maldatik botatzen diren material horiek izango duten portaera aztertzea.
  • Portaera horretan eragina duten ezaugarriak zeintzuk diren jabetzea.
  • Marruskaduraren eta abiaduraren arteko erlazioak egiten hastea.
  • Denbora kontatzeko baliabide desberdinak ezagutzea.
  • Lortutako emaitzen araberako sailkapena egitea.

AZALPENA:


Aurreko jardueran egin genuen moduan, metodo zientifikoan oinarrituko gara jarduera hau burutzeko. Honen justifikazioa aurretik azaldutako ikaskideek izango duten behaketa eta esplorazioa izango da. 

Ondoren, ikaskideen aurre ezagutzak hipotesi taula batean txertatuko ditugu. Horrela, ikaskideeii beraien ustez zein marruskadura izango den kanika motelen eramango duena eta alderantziz, zein material izango den kanika azkarren eramanago duena ordenean jarri beharko dute.

  • Zein materialetik joango da azkarren kanika?
  • Zein materialetik joango da motelen kanika?
  • Zergatik?

Jarraian, haurren hipotesiak oinarritzat hartuz, mugatze praktikora pasako gara. Horrela, malda materia ezberdinez estaliko dugu, hala nola, aluminiozko papera, kortxoa, kartoia eta burbuilak. Material hauetaz gain, kanika bakar bat erabiliko dugu horrela, aldagai bakarra modifikatuko dugularik, marruskadura, alegia. Kanikak maldan marruskadura ezberdinak jarriz behera heltzeko beharko duen denbora neurtzeko metronomoa erabiliko dugu eta honek emandako kolpe kopurua zenbatu beharko dute haurrek taupada kopurua emaitzen taulan jarriko dutelarik.

Hau egin ostean, hipotesi taulara bueltatuko gara. Aurretik botatako hipotesiak bete diren edo ez ziurtatzeko. Materia ezberdina maldan jarri ondoren, kanikak jaisteko behar izan duen pultsu kopurua zenbatu eta emaitza taulan adierazi dugu. Material guztiekin proba eginda eta pultsu kopuruak kontuan hartuz, marruskadura gehien eta gutxien sortu dituen materialak ordenatu ditugu, kanika azkarren eraman duen materialetik motelen eraman duenera.


Aluminiozko papera:




Kortxoa:



Burbuilak dituen plastikoa:



Kartoia:


AURRE EZAGUTZAK:
Material ezberdinen ezaugarriak desberdintzea eta hauen ezaugarriak ezagutzea. Horrez gain, bola bakoitzak, material ezberdinetatik irristatzeko edo eragozteko daukan abilezia ikusiko dute. 

ONDORIOAK:
Material ezberdinekin hainbat froga egin ondoren, jarduera honen bidez, marruskadurak abiaduran eragin handia daukala ondorioztatuko dute,  marruskadura horrek, kanikaren ibilbidea oztopatu egiten duelako. Material lisoa bada, irristatzeko errazagoa izango da, zimur asko dituen material batekin alderatuz.

MALDAK. INKLINAZIOA (9.Jarduera)

HELBURUAK:

  • Elementu ezberdinen ezaugarriez jabetzea.
  • Maldatik botatzen material horiek izango duten portaera aztertzea.
  • Portaera horretan eragina duten ezaugarria zeintzuk diren jabetzea.
  • Inklinazioaren eta abiaduraren arteko erlazioak egiten hastea.
  • Denbora kontatzeko baliabide desberdinak ezagutzea.
  • Lortutako emaitzen araberako sailkapena egitea.

AZALPENA:

Jarduera hau egiteko metodo zientifikoan oinarritu gara. Honen justifikazioa aurretik azaldutako haurrek izango duten behaketa eta esplorazioa izango da.
Inklinazioak abiaduran eragina duela frogatzea izango da gure helburu nagusia. Horretarako, kanika bakarra bi inklinazio ezberdin izango duten maldetatik botako dugu. Frogatzen hasi baino lehenago, lehenik eta behin, aurreiritziak jasotzeko taula bat egingo dugu.

 Ikaskideekin taula betetzen saiatu ginen, inklinazioa geroz eta handiagoa izanik kanikaren abiadura handiagoa edo txikiagoa izango zela galdetuz.
  • Inklinazioa handituz gero, kanika azkarrago edo motelako joango da?
  • Inklinazioa txikituz zer gertatuko litzateke?

Metodo zientifikoaren hurrengo pausoa, frogatze praktikoa izango litzake. Beraz, kanika hartu eta malda bi inklinazioa ezberdinetan jarriz botako dugu. Kanikaren denbora neurtzeko, aurreko jardueran bezala metronomoaren laguntzaz baliatu gara. Lortutako emaitzak adierazteko beste taula bat egin dugu, bertan inklinazio bakoitzean kanika behera heltzeko zenbat pultsu behar izan dituen adierazi dugu. Horren ostean, kanika zein inklinazioarekin heldu den azkarrago eta motelago adierazi dugu. Horrela, aurreiritziak eta emaitzak alderatzeko aukera izan dugu.

 Horrela, aurreikuspenak eta emaitzak bat datozela konturatu gara. Hau da, geroz eta inklinazio handiagoa izanik (bolumena, pisua eta marruskadura konstante mantenduz) kanikak hartu duen abiadura handiagoa izango da beraz, denbora gutxiago behar izan du behera (helmugara) iristeko.




AURRE EZAGUTZAK:
Ariketa hasi baino lehen haurrei zein ezagutza duten galdetuko diegu, hauek abiapuntutzat hartuz aurreikuspenak frogatuko ditugu. Haurrek ezagutzarik izango ez balute, zenbait galdera luzatuko genizkieke, hala nola; txirrista batetik botatzean, gero eta altuagotik botata azkarrago edo motelago joaten gara?

ONDORIOAK:
Inklinazioa alde batera utziz, marruskadurari eman genion hasiera. Izan ere, inklinazioa aldatu gabe beste zenbait aldagai sartuta objektuen abiaduran eragina izango duen ala ez frogatu nahi izan dugu.

sábado, 7 de noviembre de 2015

MALDAK. PISUA (8.jarduera)

HELBURUAK:
  • Elementu desberdinen ezaugarriez jabetzea.
  • Maldatik botatzean material horien izango duten portaera aztertzea.
  • Portaera horretan eragina duten ezaugarria zeintzuk diren jabetzea.
  • Pisua eta abiaduraren arteko erlazioak egiten hastea.
  • Denbora kontatzeko baliabide desberdinak ezagutzea.
  • Lortutako emaitzen araberako sailkapena egitea.
AZALPENA:

Metodo zientifikoan oinarrituko gara jarduera hau burutzeko. Honen justifikazioa aurretik azaldutako haurrek izango duten behaketa eta esplorazioa izango da. Maldak ikasgelan sartuz beraien kuriositatea piztuko baitute. Ondoren, haurren aurre ezagutzak eta hipotesiak ezagutzeko, hipotesi taula bat burutu dugu.



Jarraian, aurren hipotesian oinarritzat hartuz, mugatze praktikora pasako gara. Horrela, material ezberdinez betetako bolak maldatik  botaz. Bola bakoitzak maldaren hasieratik bukaeraraino heltzeko behar izango duen denbora neurtzeko, irakasleak markatutako erritmoa zenbatu beharko dute. Horretarako, danbor bat edo metronomoa erabiliko dugu eta honi emandako kolpe kopurua zenbatu beharko dute.

Hau egin ostean, hipotesi taulara bueltatuko gara. Aurretik botatako hipotesiak bete diren edo ez ziurtatzeko.

Hau egin ondoren, pisu ezberdineko 3 kanika hartuko ditugu. 3 bolekin bezala, hipotesi taula berdina egingo dugu, baina materialak jarri beharrean kanikak kolorearen arabera bereiziko ditugu. Ondoren, azkarren eta motelen zeintzuk helduko dien antzemateko. 




Geroago, bolekin egin bezala, kanikak maldatik botako ditugu denbora neurtzeko aurretik aipatutako prozesu bera jarraituz.

Berriro ere, hipotesi taulara bueltatuko gara eta emaitzak ziurtatuko ditugu.

Behin bi hipotesien taulak ziurtatuta ditugula, bien arteko konparaketak egingo ditugu. Hauek izango dira egingo ditugun galderak:

  • Zein bi objektu iritsi dira azkarren?
  • Zein bi objektu iritsi dira motelen?
  • Zergatik izan daiteke?
   Honekin guztiarekin, objektuaren pisuak malda igarotzeko behar duen denboran eragina duela ondorioztatzera bultzatuko ditugu haurrak. Horretarako, haurrei azkarren eta motelen heldu diren objektuak emango dizkiegu pisutsuena zein den egiaztatzeko. Modu honetan, pisu gehien duenak azkarrago iritsiko da helmugara.



Aurretik azalduko jarduera klaseko hiru kiderekin eman genuen aurrera. Aipatu beharra dago ikasle baten erantzuna, aurretik azaldutako “putz egiteko jardueragatik” baldintzatua izan dela.

   Lehenik eta behin egindako galdera, hiru boletatik (lastozkoa, harrizkoa eta egurrezkoa) azkarrena zein helduko zen izan da. Galdera honi, bi ikaskideek emandako erantzuna bolarik azkarrena harrizko bola izango zela izan zen. Bestalde, beste ikaskide batek lastozko bola, egurrezkoa zein harrizkoa baino azkarragoa izango zela adierazi zuen. Esan beharra dago, “putz egiteko jardueran” lastozko bola izan zela azkarrena beraz urrutien heldu zena, kontzeptu hau da azken ikaskideari bere erantzuna emateko baldintzatu diona. “Putz egiten urrutien heldu den bola,  maldatik botatzean azkarrena izango da” pentsatuz.
  
    Honen ostean, hiru boletatik motelena zein izango den galdetu genien, erantzuna ematean lehenengo galderarekin erlazio zuzena zuela ondorioztatu zuten. Horrela, bi ikaskideek lastoa motelena izango zela adierazi zuten, bestalde eta lehengo galderan “oker” egin zuen pertsonak harrizko bola motelena izango zela baieztatu zuen.

  Aurreiritziak alde batera utzita, kideekin batera ariketak egin ditugu, haien aurreiritziak frogatzeko asmoz. Maldak jartzerako orduan, ez dugu ez inklinazioa ez marruskadura aldatu. Altu dugun aldagai bakarra, bolen materiala eta ondorioz masa izan da.
  
  Horretarako, lehenik eta behin lastozko bola hartu eta maldatik behera bota dugu. Metronomoaren laguntzaz, maldatik behera jaisten zenbat pultsu egin dituen zenbatu dugu eta emaitza taulan jarri dugu. Prozedura berdina jarraitu dugu, bai harrizko eta baita egurrezkoa bolekin ere.

    Emaitza guztiak taulan jarrita, bolarik azkarrena eta motelena zeintzuk izan diren aukeratu dugu. Eta ariketa egin baino lehenago adierazitako aurreiritziekin alderatu ditugu. 



AURRE EZAGUTZAK:
Material ezberdinen ezaugarriak desberdintzea eta hauen ezaugarriak ezagutzea. Horrez gain, bola bakoitzak, pisu eta abiadura desberdina izango dituztela.

ONDORIOAK:
Esan beharra dago, nahiz eta haurrek abiaduraren ezagutza guztiz ez bereganatu, abiadura desberdina edukiko dutela antzemango dute, taulan ezarri diren zenbakiak ikusta. Hala ere, bisualago ikusiko lukete, bola guztiak batera jaurtiko balute. Horrela, bakoitzaren ibilbidea zein izan den ikusiko dute.