miércoles, 2 de diciembre de 2015

KARPETA

Behin proiektua bukatuta dagoela, azkeneko lan moduan, haur bakoitzak materia ezberdinez, karpeta bat sortu beharko du.

Karpeta horren helburua, proiektu osoan zehar egindako lanak zein taulak biltzea izango da. Horrela, haur bakoitzak bere lan pertsonalak zein taldean egindako ikerketen emaitzak edukiko ditu.


Karpeta, agiritegi bat izango da. Haur bakoitzak askatasun osoz bere erara apaindu ahalko du, gelan eskura egongo diren material ezberdinak erabiliz, honela, lan pertsonal baten bihurtuz. 


IKUSITAKOA AZTERTZEN (15. Jarduera)

Aurretik aipatutako parkeko jardueren bitartez, hainbat datu biltzera mugatuko gara eta datu horiek haur bakoitzak duen txarteletan ezarrita izango dituzte. Ondorengo jarduera ikasgelan burutuko dugu, non jasotako datuak aztertu, mural bat egin eta mural hori oinarri izanda hainbat galdera egingo dizkiegun haurrei eta ondorioak aterako ditugun. Haur bakoitzak bere txartel guztiak bildu, hauek aztertu eta ondorioak aterako ditu.


 Jarraian, gelakideak talde txikitan banatuko ditugu lortutako emaitzak txikienetik handienera ordenatu ahal izateko. Behin talde guztiek ordenatuta dutenean, gelakideen artean, mural batzuk egingo dituzte, non txirrista eta boloen emaitzak aztertuko ditugun.
Hasteko, txirristaren emaitzen ondorioaren inguruan jardungo dugu. Horrela, haiek ondorioztatu beharko dute, azkarren eta motelen kontzeptuk inklinazioaren araberakoak izango direla. Txirristen jarduerarekin amaitzeko, arazo bat planteatuko diegu, hona hemen;
  • Nahiz eta inklinazioa kontuan hartu, zer egingo zenukete txirristan azkarrago joateko? Eta motelago?
  •  Zergatik jaitsi gara motelago txirrista txikitik, itxita dagoen txirristatik baino?


Atal honekin amaitu eta gero, boloen inguruan hausnartuko dugu, horrela zein lurrazal motak duen marruskadura gehien aztertzen. Marruskadurak bolan izango duen eragina kontutan hartuta, haurrak hausnartzera bultzatuko ditugu. Horretarako, zenbait galderez baliatuko gara, hala nola;
  • Zer egingo zenukete belarrean, bola boloetara heltzeko?
  • Bola boloetara heltzen ez bada, zer egin dezakegu horiek eraisteko?

PARKEAN MALDAK LANTZEN (14. Jarduera)

Jarduera honi hasiera emateko, maldetan oinarrituko gara, izan ere, gure helburua haurrek maldak parkeko txirristekin erlazionatzea izango da. Parke honetan, hiru motako txirristak aurki ditzakegu, hala nola, txiki bat, ertain bat eta itxia den txirrista bat aldi berean handiena dena.

Esperimentatzen hasi baino lehen, haien aurre ezagutzak ezagutzeko zeinbat galdera egingo dizkiegu. Hona hemen galderak:
-       Zein txirristatik bota eta gero heltzen gara lehenago? Txikitik edo handitik? Zeinetan joango gara azkarren? Eta motelen? Zergatik?

Haien hipotesiak alde batera utzi eta jolasera ekingo diogu. 

Horretarako, eta metronomoaren laguntzaz, haur guztiek txirristatik jaisteko behar duten denbora neurtuko dute. Haurren sentimenduak kontuan hartuz, neurtuko dugun aldagaia txirristen inklinazioa izango da. Horrela, azkar eta motel kontzeptuak pisuaren aldagaiarekin neurtu beharrean, inklinazioarekin egingo dute.
Haur guztiak hiru txirrista ezberdinetatik botako dira, lehendabizi txikitik gero ertainetik eta gero handitik. Esan beharra dago, neurketen emaitzak bisualki ikusteko, haur bakoitzak eskegita, aurretik aipatu bezala, txartel bat izango duela non txirristetan behera iraun duen denbora bertan jarriko duen. 




BALANTZINA (13. Jarduera)

Hurrengo jardueran, parkeko elementu batek ikasgelan erabilitako tresna batekin, balantzarekin, dituen arteko berdintasunak ikustera bultzatuko ditugu haurrak. Izan ere, parkean kulunka bat aurki ditzakegu. Honek balantza bat bezala funtzionatzen du. Kulunkako alde batean zerbait edo norbait jarriz gero, kulunka pisu gehien duen alderantz jaitsiko da. Hala ere, esan beharra dago, haurrak ez ditugula ariketa hau egitera behartuko.
Kontuan hartu beharko da jarduera honen helburua ez dela haurren artean ezberdintasunak sortzea, batak besteak baino argalagoak edo lodiagoak direla esanez.

Ondorioz, haurren arteko konparaketak ekiditeko, aproposa ikusten dugu, kulunkaren alde batean irakaslea esertzea eta beste aldean haur ezberdinak jartzen joatea. Gelan ikusitakoarekin harremana egiteko horrelako galderak luzatuko dizkiegu haurrei; 
  • Honi gelan erabilitako tresnaren baten antza hartzen diozue?
  • Zein tresna zen? Nola zuen izena?
  • Zertarako erabiltzen zen?
  • Zer ikusi genuen? Noratz jaitsen zen? Aldetik pisutsuenera edo arinenera?

Era honetan, haurrei erlazioak egiten lagunduko diegu eta ondorioz, parkeko elementuak era ezberdin batean erabili eta ulertuko dituztela uste dugu.

BOLOEKIN JOLASEAN (12. Jarduera)

Bigarren jarduera honekin hasteko, boloen jolasean oinarrituko gara. Jolas honen helburua, bola zoru desberdinetan nola ibiliko den probatzea izango da. Honen emaitzak ikusita, haurrak marruskaduraren ondorioz,  bola modu ezberdinetan ibiltzen dela hausnartzera bultzatuko ditugu.
Catalunya parkean, hainbat zoru ezberdin auki ditzakegu. Horien artean, belarra, tatamia eta egurra. Hasteko, eremua zein den markatuko dugu, hasieratik amaierara arte, 5 metroko distantzia markatuz. Horrela boloak kokatuko ditugu, eta hortik 5 metrotara haurrak jarri eta bola bota beharko dute, boloak eraisteko helburuarekin.
Lehenengo ariketa, tatamian egingo da.  Jaurti baino lehen, honako galdera hauek egingo dizkiegu haurrei:
  • Iritsiko al da bola, boloak jaurtitzera?
  • Kostatu egingo zaio?Bidean geldituko da?
  • Lurraren gainazala laua izateak eragina izango du bolaren ibilbidean?
  • Gogoratzen al zarete, maldetan material desberdinak jarri genituenean? zer gertatzen zen?


Ondoren, bola jaurtiko dute ahalik eta bolo gehien bota nahian. Hori egin ostean, haur bakoitzak eraitsitako bolo kopurua, bere txarteletan adieraziko du zenbakiz. Prozesu berdina jarraituz eta lehenengo ariketako arau berdinak mantenduz, belarrean zein egurretan errepikatu beharko dute.
Ariketa hauek egin ostean, bolak lur ezberdinetan botata, ibilbide zein jokabide ezberdina izango duela hausnartuko dugu. Hau da, marruskadura txikia duten lurrazaletan, bolaren ibilbidea arinago eta zuzenagoa izango da, irregularrak (marruskadura gehiago) direnetan baino.


CATALUNI PLAZA AZTERTZEN (11. Jarduera)

HELBURUAK:

  • Aurreko jardueretanlandutakoa, errealitatera eramatea eta ikasi duten praktikan jartzea.
  • Haurrek beraien inguruko espazioak ezagutzea.
  • Inklinazioaren, pisuaren, marruskaduraren eta abiaduraren arteko erlazioak egiten joatea.
  • Gertuko espazioak beste ikuspuntu batetik lantzea.


PARKEAREN DIAGNOSIA:

Irakasleari zuzendutako zeregina:
Haurrekin jarduera egin baino lehen ezinbestekoa iruditzen zaigu, lehenik eta behin, irakasleak ingurunea aztertzea eta parkeak gelan landutakoa errealitatean lantzeko, eskaini ditzakeen aukera ezberdinak ikustea.
Horrela, haurrekin aurrera emango dituen jarduera pentsatzeko eta antolatzeko aukera izango du.

Haurrei zuzendutako zeregina:
Behin irakasleak parkea eta honen aukerak aztertu eta gero, haurrak bertaratzeko momentua iritsiko litzateke. Horrela, irakaslea haurrekin batera parkera joango da, non denboratxo bat eskainiko dien haurrei, beraien kabuz parkea aztertu eta bertatik ibiltzeko.
Behin parkea aztertu eta gero, irakasleak gidari lana egingo du, haurrek klasean ikasitakoa  parkean landu eta erlazioak egiteko baliabideak topa ditzaten. Horretarako, tankera honetako galderak egingo ditu irakasleak;


  • Gogoratzen zarete, bolak eta kanikak maldetatik bota genituenean? Hemen non ikusten dituzuen maldak?
  • Nondik botako zenituzketen pilota horiek?
  • Pilotak hemen ez ditugunez, zer botako zenukete maldetatik?
  • Eta gehiago sakontzeko, zein gogoratzen da maldetatik gauzak botatzerakoan inklinazioak zuen eraginaz?
  • Bestetik, marruskaduraz gogoratzen zarete? Hemendik parkea behatzen ibili zaretenok, non topatu dituzue material ezberdineko gainazalak? Zeintzuk dira?
  • Ekarri ditugun bolo hauekin zer datorkizue burura? Gogoratzen zarete nola hiru bola berdinetan material ezberdinak sartu genituen? Boloekin gauza bera egin dezakegu? Bolo bakoitzean sartutako materialaren arabera posible da batzuk besteak baino gehiago edo gutxiago pisatzea?

Errealitatera pasatuz

Aste hauetan zehar haurrek landutako kontzeptuak ebaluatzeko eta ikasitakoa adierazteko asmoz, Donostiako Gros auzoko Catalunya plazako parkera joango ginateke. Bertan, gure eguneroko bizitzan parkeak eskaintzen dizkigun aukerak, ikasitakoarekin erlazionatzeko xedearekin, jolas desberdinak burutuko ditugu.

Horretarako, haur bakoitzari txarteltxo batzuk banatuko zaizkie, txarteltxo horien kopurua, parkean burutuko ditugun jardueren araberakoa izango da, txartel bat jarduera bakoitzeko, alegia. Txartel hauetan, jardueren emaitzak eta ondorioak apuntatu beharko dituzte. Beharrezkoa izanez gero, andereñoak  laguntza eskainiko die. Ondoren, jarduerak burutuak eta txartelak beteak daudelarik, gelara bueltatuko ginateke.

Hurrengo egunetan txartelen laguntzaz baliatuko ginateke, denon artean parkean burututako jardueren inguruan hausnartzeko eta  ondorioak ateratzeko.

Lehenik eta behin, haurrei denboratxo bat emango diegu, parkea behatzeko, horrela, ikasitakoa, parkearekin erlazionatzen hasteko.

 Gerora, haien ezagutzak jakiteko galdera batzuk egingo dizkiegu, hala nola, 
  • Zein txirristatan heltzen gara lehenago, txikian edo handian?
  • Gogoratzen zarete nola maldetan material ezberdinak jarri genituen, kanika azkarrago edo motelago jaisteko? Orduan, material ezberdin hauek ikusita,  eta ekarri dugun pilota erabiliz,  zein lurretan joango da azkarrago? Eta motelen?
  • Gogoratzen al duzue, nola pisatu genituen material ezberdinak balantza batean?, gure arteko pisuak alderatzeko, balantza hau aurkitu dezakegu parke honetan, orduan zein egongo da gorago, ni (irakaslea) edo zuetako bat? Goazen probatzera!