martes, 27 de octubre de 2015

7-8

Haurrak behin eta berriz bola ezberdinei putz egin ostean eta beraien indar guztiak erabili arren, abiadura hori nola handitu daitekeen pentsatzera bultzatuko ditugu. Horrela hainbat galdera egingo ditugu:
  • Bolari indar gehiagorekin putz egin diezuenean, urrutiago joan ahal da?
  • Zer egin genezake bolak azkarrago joateko?
  • Zer gertatzen zaigu guri txirristatik botatzea?

Galdera hauen bidez, malden gaiari hasiera emango diogu. Behin haurren aurreiritziak entzun eta aztertuta, gure egurrezko malda aurkeztuko diegu. Lehenik eta behin, eraikuntza txokoan bi egunez utziko ditugu, beraiek nahi dutenean erabili ditzaten. Haurrek beraien kabuz erabilera sustatu dutela bermatu ondoren, guk irakasle bezala ditugun helburuak lantzen hasiko gara. 

PISU BEREKO ETA BOLUMEN DESBERDINEKO OBJEKTUEKIN PUTZ EGITEKO JARDUERA (7.Jarduera)

HELBURUAK:

  • Pisu berdineko baina bolumen desberdineko hiru objektu putz egitean daukaten ondorioa ikustea izan da.
AZALPENA:

Lehenengo pausoa, pisu berdineko hiru bola, gatzez bete ditugu, baina bolumen desberdinarekin, bata besteak baino handiagoak. Bolak, kortxozko materialekoak dira. Erditik zabaldu eta osorik bete ditugu, balantza batean euren pisua konprobatuz. Bolaren inguruan, zeloa jarri behar izan dugu, barruko materia ez irteteko. Bi bola gatzez bete ditugu eta hirugarren berriz, hutsik utzi dugu.
Putz egiterako orduan, zeloak egiten duen marruskadura, bolaren ibilbideari oztopo egiten dio, izan ere, beste aldagai bat bihurtuz. Guztiz borobila ez denez, desberdin mugitu egiten da. Orduan bolarik handiena, zeloa ez duenez, urrutien iristen dena da.
Hau frogatzen saiatu gara, baina frogatzea ezin izan dugu. Horregatik esperimentua hau burutzeko ez dugu materialik aurkitu. Haur da, pisu bereko materiak baina bolumen desberdina edukita. Orduan konturatu gara pisu berdina izateak ez dela baliogarria.
 Bigarren esperimentu honetan, irtenbide baten bila joan gara. Egurreko eta plomozko bolatxo bana hartu ditugu pisu berekoak, eta plastikozko bola gardenetan sartu gin ditugu. Bolaren barruan dagoen materiala, bolumen oso hartzen ez duenez, putz egiterakoan materialak bola biratzeak ekiditen du, hori oztopo bat bilakatuz. Ondorioz, berriro ere ezin izan dugu esperimentu hau burutu.










ONDORIOA:
Azkeneko ondorio moduan, bolumen ezberdina eta pisu berdina duten materialik ez dugu aurkitu. Orduan, ezin izan dugu haur hezkuntzako haurrei zuzenduriko esperimentu hau frogatu.

sábado, 17 de octubre de 2015

PUTZ EGITEKO JARDUERA (6.jarduera)

Helburuak:
  • Material ezberdinen izaera eta propietateak behatzea, hala noa, pisua.
  • Ipuinen gertatutakoa beraiek esperimentatzea.
Azalpena:
Jarduerarekin hasteko, “Hiru txerrritxoen” ipuinean agertzen diren hiru materialak plastikozko 3 bolatxo berdinen barruan sartuko ditugu. Horrela, harrizko bolatxo bat, egurrezko bolatxo bat eta lastozko bolatxo bat izanik. Jarraian, hainbat galdera egingo dizkiogu:
  • -       Ze bolak pisatzen du gehien?
  • -       Putz egitean, ze bola iritsiko da urrunen? Eta zein hurbilen?
  • -       Zergatik?

Behin beraien hipotesiak entzun eta materiala prest dugula, lurrean irteera bat marraztu, eta otsoak egiten duen modura, bolatxoa irteeran dugularik putz egingo diogu. Haurrari putz behin bakarrik egin behar dutela azpimarratuko diegu. Honekin guztiarekin, bolatxo bakoitzak egiten duen desplazamendua behatuko dugu.
Jarraian, haurrari gertatutakoaz galdetuko diegu:
  • -       Ze bolari putz egitea kostatu zaigu gehien? Eta zeini gutxien?
  • -       Ze bola iritsi da urrutien? Eta zein hurbilen?
  • -       Zergatik?

Amaieran, beraien erantzunak entzun ondoren, material bakoitzak egingo duen desplazamenduan, bolatxoek duten pisua eragina duela azalduko diegu.

Guk egindako esperimentua:




AURRE EZAGUTZAK:
Esperimentua 3 urteko haur bati egin genion. Lehenik eta behin, hiru txerritxoen ipuina kontatu genion eta ondoren, esperimentuarekin hasi ginen.
Jarduera egin aurretik, haurrak oso argi zeukan bolarik pisutsuena harria zela baina, egurra eta lastoaren artean zalantzak nabariak ziren.  Bolatxoak esku artean zituela eta urrutien zein iritsiko zen galdetzean, egurra esan zuen eta zergatia esatean, arrazoitzen ez zekien. Behin esperimentua egin ondoren, lastoa urrutien joan zen bolatxoa zela eta harri hurbilen gelditu zela konturatu zen. Zergatia galdetzean, harriaren bolatxoa oso potoloa zela esan zuen.

ONDORIOA:
Lehenik eta behin, nahiz eta gure proiektua 4-5 urtekoei zuzendua egon, jarduera hau 3 urteko haur bati egin genion besterik ez genuelako. Horregatik, haurrak jarduera hau burutzean arazoak izan zituen, esate baterako, bolatxoei putz egitean. Horregatik, gure laguntza beharrezkoa izan zen eta berarekin batera putz egin genuen.
Bestetik, esperimentu hasieran haurra nahiko galdua zegoen baina, jardueraren amaieran, emaitzak ikusi ondoren eta gure azalpenen laguntzaz, haurrak pisuaren kontzeptua ulertua zuen.


miércoles, 14 de octubre de 2015

5-6

Behin hiru bolatxoak balantza jarrita, masa eta bolumen kontzeptuak ikusita, putz egiteko beste jarduera bat proposatuko dugu, non honetan hiru bolatxoak bolumen berdina izango duten. 

MASA LANTZEN (5.jarduera)

HELBURUA:
  • Elementu desberdinen masa eta bolumena aztertzea.
  • Masa eta bolumenak nola neurtzen diren ikastea.
  • Elementuen arteko konparaketa egin.
AZALPENA:
Jarduerarekin hasteko, lastoa, egurra eta adreilua, balantza klasiko eta elektronikoan jarri behar dira bertan objektu bakoitzaren masa neurtzeko. Behin neurtuta, taula batean adieraziko dugu, bolumena berdina izanik, hiru materiek duten masa, masa txikiena duenetik, pisutsuenera.
Materiak aldagaiak independenteak dira, baina bolumen berdina izango da, dependenteak izango dira.
Haurrei pisatu baino lehen, euren hipotesiak zeintzuk diren jakiteko, hainbat galdera egingo dizkiegu.
  • Forma berdina daukate?
  • Ze material dira?
  • Zeinek pisatuko du gehien?
  • Zeinek gutxien?

Ondoren behaketa egiten dute, jarraian pisuan konprobatuz. 

Egurra eta lastoa

Egurra eta harria

Lastoa eta harria

Behin masa neurtuta, “Arkimides”-en printzipioaz oinarritu eta hauen bolumena neurtuko dugu.
Lehenengo pausoa, edalontzi bat urez betetzea izan da, mugara artea hain zuzen. Ondoren, objektu hori bertan sartu egin dugu, kasu honetan, adreiluzko bola. Uretan ondoratzean, ura kantitate bat erori egin da. Erori den ur hori, objektuaren bolumenaren baliokidea izango da.


AURRE EZAGUTZAK:
Materiak pisatzeko orduan, baliteke, haurrak nahiz eta guk pisua zenbakiz adierazi, ondo ez ulertzea. Horretarako, pisatu ondoren, pisutsuenetik, arinenera, kokatuko ditu. Bestalde, bolumena neurtzerako orduan, azalduko diegu, jauzi den ur kantitatea, bolumenaren berdina dela.

ONDORIOAK:
Nahiz eta haurrek masa eta bolumena zenbakiz neurtzearen prozedura ez ulertu, konparaketak eginez, kontzeptu hauek azaltzen saiatuko gara. Modu honetan, haurrek materia ezberdinen ezaugarria zeintzuk diren antzemateaz gain, hauen arteko konparaketak eta sailkapenak egiten hasiko dira.

martes, 13 de octubre de 2015

4-5

Aurreko jardueran Materia zer den ikasteko aukera izan dugunez, oraingo jardueran masa eta bolumena landuko ditugu, hauek baitira materiaren oinarri.

AURRE EZAGUTZAK (4.jarduera)

HELBURUAK:
  • Materia zer den jakitea.
  • Materia zer ez den jakitea.
  • Horren araberako sailkapena egitea.
  • Haurrek materiari buruz duten aurre ezagutzak zeintzuk diren identifikatzea izango da.
AZALPENA:
Edozein azalpen eman aurretik, haurrek dituzten ezagutzetatik hasiko gara lanean, hauek oinarritzat hartuko ditugularik. Horretarako, taula bat diseinatu dugu, non bi izenburu nagusi jarri ditugun; materia BAI eta materia EZ. Honekin batera hainbat etiketa egin ditugu. Bertan, materia diren eta materia ez diren zenbait gauza irudikatu ditugu. Materia diren substantzien artean plastilina, legoko piezak eta sagarrak irudikatu ditugu, adibidez. Bestalde, maitasuna, beroa, hotza, pentsamenduak… adierazi nahi izan dugu.
Jarduera modu sinple batean planteatzen dugu. Haurrei txartel ezberdinak erakutsiko dizkiegu, banan-banan eta etiketetan irudikatutakoa materia den edo ez den adierazi beharko dute, beraien ezagutzetan oinarrituz. Helduak, aldiz, ez du erantzun zuzena adieraziko. Geroago, haurrak eman duten erantzuna arrazoitzen saiatu beharko dira, beraien logika erabiliz.


Egokia iruditzen zaigu, aldi berean, proiektua amaitzerakoan taulara bueltatzea eta jarduera berriro egitea. Modu honetan, irakasleak proiektuaren eraginkortasuna ebaluatzeaz gain, haurrek eskuratutako ezagutzak ikusiko ditu.

AURRE EZAGUTZAK:
Gure iritziz, haurrek ez dute materia dena eta ez dena, “materia” hitza erabiliz bereiztuko, baina, haurrak “ukitu ahal dutena” materia dela eta “ukitu ezin dutena” materia ez dela, ondorioztatzera helduko dira.

ONDORIOAK:
“Ukitu ahal dena”, materia dela ondorioztatuko dugu, izan ere, masa eta bolumena duen guztia materiatzat hartzen da.

lunes, 12 de octubre de 2015

3-4

Materialak esperimentatzen jardueran erabilitako material horiekin beste jarduera hau proposatuko dugu, haurrek MATERIA zer den ikasteko xedearekin. 

ETXEAK ERAIKITZEN (3.jarduera)

HELBURUAK:
  • Materialak ezagutzen hastea.
  • Sormena lantzea.
  • Ulermena ebaluatzea.
AZALPENA:
Lasto, egur eta adreilua behatzen eta hauekin esperimentatzen utziko diegu, bakoitzaren propietate esanguratsuenak eta begi bistakoak aipatzeko saiakera eginez.

Material horiekin elkarrekintzan hasteko, haur bakoitzak, marrazki bat egin beharko du, ipuinean agertzen diren etxeak margozten. Ondoren, etxeak, material errealekin bete beharko dituzte, bakoitzak nahi duen moduan bere etxea eraikiz.






Horrez gain, haur bakoitzak ipuinean agertzen diren etxeak eraiki beharko dituzte. Ondoren, horiek putz egin beharko dituzte, akzio erreakzioa ikusteko asmoz.




AURRE EZAGUTZAK:
  • Lantzen ari diren materialak, ea aldez aurretik ezagutzen dituzten eta hauek bereizteko gai diren kontutan hartuko dugu.
  • Ipuina entzun eta gero, etxeak ordenean jartzeko kapazak diren. 
ONDORIOAK:
Gure iritziz, haurrek ipuina barneratuta dutenez, material ezberdinak bereiziko dituzte eta hauek, ipuinean agertzen diren ordenean kokatzeko gai izango dira.  

2-3

Behin materialak aztertu ditugula, ipuinean agertzen diren hiru materialekin etxetxoak eraikiko dituzte. Horrela, beraiek otsoaren paperan sartu eta etxetxo horiei putz egingo diezaiekete. 

MATERIALEKIN ESPERIMENTATZEN (2.Jarduera)

HELBURUAK:
  • Material deberdinen azterketa egin.
  • Material desberdiank, pisuaren arabera sailkatu.
  • Materia ezberdinen ezaugarriak aztertu.
  • Konparaketak egin.
  • Materia zer den bereizteko irizpideak ezagutzea.
AZALPENA:
Jarduera honetan, hainbat material hartuko ditugu, beti ere gela batean aurki ditzakegun materialak izango dira.
Ondoren, balantza bat hartuko dugu, horien arteko konparaketa egiteko. Material horien artean, materia direnak eta ez direnak aurki daitezke. Alde batetik, rotuladoreak, margoak, sagarra, gaileta, lego piza eta plastilina, hain zuzen. Beste alde batetik, materia ez dena, hau da, pisatu ezin daitekeena. Horien artean, maitasuna, pentsamenduak, haserrea, hotza eta beroa.
Pisatzen hasteko, haurrei galderak egin dizkiegu, eurek hipotesi sorta bota dezaten eta euren ustez, pisutsuena zein den jakiteko.
-       Zeinek pisatuko du gehiago, sagarrak edo plastilina bolak?
-       Lego piezak ala sagarrak? Zein da pisutsuena?
-       Zeinek pisatuko du gehiago, beroak edo rotuladoreak?
-      
Materia zer den azaltzeko, materia, pisatu daitekeena dela azalduko diegu. Materia ez dena, berriz, pisurik ez daukana. Adibidez, euren gurasoak zenbat maite duten galdetuko genieke, euren erantzuna asko izanik. Maitasun handia daukate eurekiko baina balantza batean hori ezin da adierazi. Orduan, eurek konparaketa ikus dezaten, etiketa batzuk egin ditugu horien irudia bertan agertzen delarik, eurek balantzan jarriko dugula ikusteko. Paper zati horiek pisurik ez daukatenez, balantzaren beste aldean jarriko ditugu, bertan materia ez den hori bertan dagoela adierazteko.
Jarraian, materia horiek pisatuko ditugu, eurek esandako hipotesiak baieztatu edo ezezteko. 







AURRE EZAGUTZAK:

  • Zeinek pisatuko du gehiago, sagarrak edo plastilina bolak?
  • Lego piezak ala sagarrak? Zein da pisutsuena?
  • Zeinek pistuko du gehiago, beroak edo rotuladoreak?
ONDORIOAK:
Haurrek materia den eta dena pisatzerakoan, konturatuko dira, materia ez den hori balantzan fisikoki ezin denez jarri, ez da materia izango.

domingo, 11 de octubre de 2015

1-2

Ipuinean ikusitako material ezberdinak ezagutzeko eta lantzeko asmoz, bigarren jarduera hau proposatu dugu, hau da, material ezberdinen esperimentazioa. Bertan, ipuinean agertzen diren hiru materiak gehi klasean aurki ditzaketen objektuak aztertuko dituzte. 

IPUINA (1.jarduera)

"3 TXERRITXOAK"

HELBURUAK:
  • Interesa etamotibazioa piztea.
  • Material ezberdinen ezaugarriak ezagutzea.
  • Elkarbizitzarakoerauak ikastea. (Ipuina irakurtzeko momentuan eduki beharreko jarrera).
AZALPENA:
Gaian zentratzeko eta haurren interesa eta motibazioa pizteko, materiaren inguruko proiektua, “3 txerrikumeak” ipuin klasikoarekin hasiko dugu. Izan ere, aipatutako ipuinean, txerrikumeek material ezberdinak erabiltzen dituzte beraien etxeak eraikitzeko eta modu honetan, haurrei material ezberdinak daudela eta bakoitza funtzio ezberdin bat betetzeko egokiagoa dela adieraziko diegu. Lasto, egur eta adreilua behatzen eta hauekin esperimentatzen utziko diegu, bakoitzaren propietate esanguratsuenak eta begi bistakoak aipatzeko saiakera eginez.

AURRE EZAGUTZAK:
  • Ipuina ezagutzen badute:
  • Lastozko etxea putz egitean eroriko da.
  • Egurrezko ere eroriko da.
  • Adreiluzkoa berriz, ez da jausiko.
ONDORIOAK:
Gure ustea, haurrek bost urte izanda, hiru txerrikumeen ipuina aldez aurretik ezagutuko du, baina hau berreskuratuko egingo dugu, interes berri bat pizteko. Modu honetan, ipuina ezaguna bada, haurrek zer gertatuko den jakingo dute.
Kasu honetan, material horiekin zer eta zergatik gertatzen den aztertzera animatuko ditugu.

viernes, 9 de octubre de 2015

Ongi etorriak, zientzia esperimentaleko blog honetara!

Bertan, material ezberdinak, propietateak eta horien abiadura lantzen dituen proiektu bat landuko dugu, haur hezkuntzako haurrei egokitutakoa. Alde batetik teoria eta eurekin egingo diren jarduerak argitaratuko ditugu, argazki zein bideoen bitartez.

Espero dugu zuen gustokoa eta baliagarria izatea.



Pérez Puente, Gorane
Puente Aguiriano, Lur
Sampedro Pozo, Idoia
Serra Irazusta, Maialen
Unzalu Rodas, Gurutze