- Elementu ezberdinen ezaugarriez jabetzea.
- Maldatik botatzen diren material horiek izango duten portaera aztertzea.
- Portaera horretan eragina duten ezaugarriak zeintzuk diren jabetzea.
- Marruskaduraren eta abiaduraren arteko erlazioak egiten hastea.
- Denbora kontatzeko baliabide desberdinak ezagutzea.
- Lortutako emaitzen araberako sailkapena egitea.
AZALPENA:
Aurreko jardueran egin genuen
moduan, metodo zientifikoan oinarrituko gara jarduera hau burutzeko. Honen
justifikazioa aurretik azaldutako ikaskideek izango duten behaketa eta esplorazioa
izango da.
Ondoren, ikaskideen aurre ezagutzak hipotesi taula batean txertatuko
ditugu. Horrela, ikaskideeii beraien ustez zein marruskadura izango den kanika
motelen eramango duena eta alderantziz, zein material izango den kanika
azkarren eramanago duena ordenean jarri beharko dute.
- Zein materialetik joango da azkarren kanika?
- Zein materialetik joango da motelen kanika?
- Zergatik?
Jarraian, haurren hipotesiak
oinarritzat hartuz, mugatze praktikora pasako gara. Horrela, malda materia
ezberdinez estaliko dugu, hala nola, aluminiozko papera, kortxoa, kartoia eta
burbuilak. Material hauetaz gain, kanika bakar bat erabiliko dugu horrela,
aldagai bakarra modifikatuko dugularik, marruskadura, alegia. Kanikak maldan
marruskadura ezberdinak jarriz behera heltzeko beharko duen denbora neurtzeko metronomoa
erabiliko dugu eta honek emandako kolpe kopurua zenbatu beharko dute haurrek
taupada kopurua emaitzen taulan jarriko dutelarik.
Hau egin ostean, hipotesi taulara
bueltatuko gara. Aurretik botatako hipotesiak bete diren edo ez ziurtatzeko. Materia
ezberdina maldan jarri ondoren, kanikak jaisteko behar izan duen pultsu kopurua
zenbatu eta emaitza taulan adierazi dugu. Material guztiekin proba eginda eta
pultsu kopuruak kontuan hartuz, marruskadura gehien eta gutxien sortu dituen
materialak ordenatu ditugu, kanika azkarren eraman duen materialetik motelen
eraman duenera.
Aluminiozko papera:
Kortxoa:
Burbuilak dituen plastikoa:
AURRE EZAGUTZAK:
Material
ezberdinen ezaugarriak desberdintzea eta hauen ezaugarriak ezagutzea. Horrez
gain, bola bakoitzak, material ezberdinetatik irristatzeko edo eragozteko
daukan abilezia ikusiko dute.
ONDORIOAK:
Material
ezberdinekin hainbat froga egin ondoren, jarduera honen bidez, marruskadurak abiaduran
eragin handia daukala ondorioztatuko dute, marruskadura horrek, kanikaren ibilbidea
oztopatu egiten duelako. Material lisoa bada, irristatzeko errazagoa izango da,
zimur asko dituen material batekin alderatuz.


No hay comentarios:
Publicar un comentario