- Elementu desberdinen ezaugarriez jabetzea.
- Maldatik botatzean material horien izango duten portaera aztertzea.
- Portaera horretan eragina duten ezaugarria zeintzuk diren jabetzea.
- Pisua eta abiaduraren arteko erlazioak egiten hastea.
- Denbora kontatzeko baliabide desberdinak ezagutzea.
- Lortutako emaitzen araberako sailkapena egitea.
AZALPENA:
Metodo zientifikoan oinarrituko gara jarduera hau
burutzeko. Honen justifikazioa aurretik azaldutako haurrek izango duten
behaketa eta esplorazioa izango da. Maldak ikasgelan sartuz beraien
kuriositatea piztuko baitute. Ondoren, haurren aurre ezagutzak eta hipotesiak
ezagutzeko, hipotesi taula bat burutu dugu.
Jarraian, aurren hipotesian
oinarritzat hartuz, mugatze praktikora pasako gara. Horrela, material
ezberdinez betetako bolak maldatik
botaz. Bola bakoitzak maldaren hasieratik bukaeraraino heltzeko behar
izango duen denbora neurtzeko, irakasleak markatutako erritmoa zenbatu beharko
dute. Horretarako, danbor bat edo metronomoa erabiliko dugu eta honi emandako
kolpe kopurua zenbatu beharko dute.
Hau egin ostean, hipotesi taulara
bueltatuko gara. Aurretik botatako hipotesiak bete diren edo ez ziurtatzeko.
Hau egin ondoren, pisu
ezberdineko 3 kanika hartuko ditugu. 3 bolekin bezala, hipotesi taula berdina
egingo dugu, baina materialak jarri beharrean kanikak kolorearen arabera
bereiziko ditugu. Ondoren, azkarren eta motelen zeintzuk helduko dien
antzemateko.
Berriro ere, hipotesi taulara
bueltatuko gara eta emaitzak ziurtatuko ditugu.
Behin bi hipotesien taulak
ziurtatuta ditugula, bien arteko konparaketak egingo ditugu. Hauek izango dira
egingo ditugun galderak:
- Zein bi objektu iritsi dira azkarren?
- Zein bi objektu iritsi dira motelen?
- Zergatik izan daiteke?
Honekin guztiarekin,
objektuaren pisuak malda igarotzeko behar duen denboran eragina duela ondorioztatzera
bultzatuko ditugu haurrak. Horretarako, haurrei azkarren eta motelen heldu
diren objektuak emango dizkiegu pisutsuena zein den egiaztatzeko. Modu honetan,
pisu gehien duenak azkarrago iritsiko da helmugara.
Aurretik azalduko jarduera klaseko hiru kiderekin eman genuen aurrera.
Aipatu beharra dago ikasle baten erantzuna, aurretik azaldutako “putz egiteko
jardueragatik” baldintzatua izan dela.
Lehenik eta behin
egindako galdera, hiru boletatik (lastozkoa, harrizkoa eta egurrezkoa) azkarrena
zein helduko zen izan da. Galdera honi, bi ikaskideek emandako erantzuna
bolarik azkarrena harrizko bola izango zela izan zen. Bestalde, beste ikaskide
batek lastozko bola, egurrezkoa zein harrizkoa baino azkarragoa izango zela
adierazi zuen. Esan beharra dago, “putz egiteko jardueran” lastozko bola izan
zela azkarrena beraz urrutien heldu zena, kontzeptu hau da azken ikaskideari
bere erantzuna emateko baldintzatu diona. “Putz egiten urrutien heldu den
bola, maldatik botatzean azkarrena
izango da” pentsatuz.
Honen ostean,
hiru boletatik motelena zein izango den galdetu genien, erantzuna ematean
lehenengo galderarekin erlazio zuzena zuela ondorioztatu zuten. Horrela, bi
ikaskideek lastoa motelena izango zela adierazi zuten, bestalde eta lehengo
galderan “oker” egin zuen pertsonak harrizko bola motelena izango zela
baieztatu zuen.
Aurreiritziak
alde batera utzita, kideekin batera ariketak egin ditugu, haien aurreiritziak
frogatzeko asmoz. Maldak jartzerako orduan, ez dugu ez inklinazioa ez
marruskadura aldatu. Altu dugun aldagai bakarra, bolen materiala eta ondorioz
masa izan da.
Horretarako,
lehenik eta behin lastozko bola hartu eta maldatik behera bota dugu. Metronomoaren
laguntzaz, maldatik behera jaisten zenbat pultsu egin dituen zenbatu dugu eta
emaitza taulan jarri dugu. Prozedura berdina jarraitu dugu, bai harrizko eta
baita egurrezkoa bolekin ere.
AURRE EZAGUTZAK:
Material
ezberdinen ezaugarriak desberdintzea eta hauen ezaugarriak ezagutzea. Horrez
gain, bola bakoitzak, pisu eta abiadura desberdina izango dituztela.
ONDORIOAK:
Esan
beharra dago, nahiz eta haurrek abiaduraren ezagutza guztiz ez bereganatu,
abiadura desberdina edukiko dutela antzemango dute, taulan ezarri diren
zenbakiak ikusta. Hala ere, bisualago ikusiko lukete, bola guztiak batera
jaurtiko balute. Horrela, bakoitzaren ibilbidea zein izan den ikusiko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario