- Elementu ezberdinen ezaugarriez jabetzea.
- Maldatik botatzen material horiek izango duten portaera aztertzea.
- Portaera horretan eragina duten ezaugarria zeintzuk diren jabetzea.
- Inklinazioaren eta abiaduraren arteko erlazioak egiten hastea.
- Denbora kontatzeko baliabide desberdinak ezagutzea.
- Lortutako emaitzen araberako sailkapena egitea.
AZALPENA:
Jarduera hau egiteko metodo zientifikoan oinarritu gara.
Honen justifikazioa aurretik azaldutako haurrek izango duten behaketa eta
esplorazioa izango da.
Inklinazioak abiaduran eragina duela frogatzea izango da
gure helburu nagusia. Horretarako, kanika bakarra bi inklinazio ezberdin izango
duten maldetatik botako dugu. Frogatzen hasi baino lehenago, lehenik eta behin,
aurreiritziak jasotzeko taula bat egingo dugu.
Ikaskideekin taula betetzen saiatu ginen, inklinazioa
geroz eta handiagoa izanik kanikaren abiadura handiagoa edo txikiagoa izango
zela galdetuz.
- Inklinazioa handituz gero, kanika azkarrago edo motelako joango da?
- Inklinazioa txikituz zer gertatuko litzateke?
Metodo zientifikoaren hurrengo pausoa, frogatze praktikoa
izango litzake. Beraz, kanika hartu eta malda bi inklinazioa ezberdinetan
jarriz botako dugu. Kanikaren denbora neurtzeko, aurreko jardueran bezala
metronomoaren laguntzaz baliatu gara. Lortutako emaitzak adierazteko beste
taula bat egin dugu, bertan inklinazio bakoitzean kanika behera heltzeko zenbat
pultsu behar izan dituen adierazi dugu. Horren ostean, kanika zein
inklinazioarekin heldu den azkarrago eta motelago adierazi dugu. Horrela,
aurreiritziak eta emaitzak alderatzeko aukera izan dugu.
Horrela, aurreikuspenak eta emaitzak bat
datozela konturatu gara. Hau da, geroz eta inklinazio handiagoa izanik
(bolumena, pisua eta marruskadura konstante mantenduz) kanikak hartu duen
abiadura handiagoa izango da beraz, denbora gutxiago behar izan du behera
(helmugara) iristeko.
AURRE EZAGUTZAK:
Ariketa
hasi baino lehen haurrei zein ezagutza duten galdetuko diegu, hauek
abiapuntutzat hartuz aurreikuspenak frogatuko ditugu. Haurrek ezagutzarik
izango ez balute, zenbait galdera luzatuko genizkieke, hala nola; txirrista
batetik botatzean, gero eta altuagotik botata azkarrago edo motelago joaten
gara?
ONDORIOAK:
Inklinazioa
alde batera utziz, marruskadurari eman genion hasiera. Izan ere, inklinazioa
aldatu gabe beste zenbait aldagai sartuta objektuen abiaduran eragina izango
duen ala ez frogatu nahi izan dugu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario