Aste hauetan zehar haurrek landutako kontzeptuak ebaluatzeko eta ikasitakoa
adierazteko asmoz, Donostiako Gros auzoko Catalunya plazako parkera joango
ginateke. Bertan, gure eguneroko bizitzan parkeak eskaintzen dizkigun aukerak,
ikasitakoarekin erlazionatzeko xedearekin, jolas desberdinak burutuko ditugu.
Horretarako, haur bakoitzari txarteltxo batzuk banatuko zaizkie, txarteltxo
horien kopurua, parkean burutuko ditugun jardueren araberakoa izango da,
txartel bat jarduera bakoitzeko, alegia. Txartel hauetan, jardueren emaitzak
eta ondorioak apuntatu beharko dituzte. Beharrezkoa izanez gero,
andereñoak laguntza eskainiko die.
Ondoren, jarduerak burutuak eta txartelak beteak daudelarik, gelara bueltatuko
ginateke.
Hurrengo egunetan txartelen laguntzaz baliatuko ginateke, denon artean
parkean burututako jardueren inguruan hausnartzeko eta ondorioak ateratzeko.
Lehenik eta behin, haurrei denboratxo bat emango diegu, parkea behatzeko,
horrela, ikasitakoa, parkearekin erlazionatzen hasteko.
Gerora, haien ezagutzak jakiteko galdera
batzuk egingo dizkiegu, hala nola,
- Zein txirristatan heltzen gara lehenago, txikian edo handian?
- Gogoratzen zarete nola maldetan material ezberdinak jarri genituen, kanika azkarrago edo motelago jaisteko? Orduan, material ezberdin hauek ikusita, eta ekarri dugun pilota erabiliz, zein lurretan joango da azkarrago? Eta motelen?
- Gogoratzen al duzue, nola pisatu genituen material ezberdinak balantza batean?, gure arteko pisuak alderatzeko, balantza hau aurkitu dezakegu parke honetan, orduan zein egongo da gorago, ni (irakaslea) edo zuetako bat? Goazen probatzera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario