- Materia zer den jakitea.
- Materia zer ez den jakitea.
- Horren araberako sailkapena egitea.
- Haurrek materiari buruz duten aurre ezagutzak zeintzuk diren identifikatzea izango da.
AZALPENA:
Edozein azalpen eman aurretik,
haurrek dituzten ezagutzetatik hasiko gara lanean, hauek oinarritzat hartuko
ditugularik. Horretarako, taula bat diseinatu dugu, non bi izenburu nagusi
jarri ditugun; materia BAI eta materia EZ. Honekin batera hainbat etiketa egin
ditugu. Bertan, materia diren eta materia ez diren zenbait gauza irudikatu
ditugu. Materia diren substantzien artean plastilina, legoko piezak eta
sagarrak irudikatu ditugu, adibidez. Bestalde, maitasuna, beroa, hotza,
pentsamenduak… adierazi nahi izan dugu.
Jarduera modu sinple batean
planteatzen dugu. Haurrei txartel ezberdinak erakutsiko dizkiegu, banan-banan
eta etiketetan irudikatutakoa materia den edo ez den adierazi beharko dute,
beraien ezagutzetan oinarrituz. Helduak, aldiz, ez du erantzun zuzena adieraziko.
Geroago, haurrak eman duten erantzuna arrazoitzen saiatu beharko dira, beraien
logika erabiliz.
Egokia
iruditzen zaigu, aldi berean, proiektua amaitzerakoan taulara bueltatzea eta
jarduera berriro egitea. Modu honetan, irakasleak proiektuaren eraginkortasuna
ebaluatzeaz gain, haurrek eskuratutako ezagutzak ikusiko ditu.
AURRE EZAGUTZAK:
Gure iritziz, haurrek ez dute materia dena eta ez
dena, “materia” hitza erabiliz bereiztuko, baina, haurrak “ukitu ahal dutena”
materia dela eta “ukitu ezin dutena” materia ez dela, ondorioztatzera helduko
dira.
ONDORIOAK:
“Ukitu ahal dena”, materia dela ondorioztatuko dugu,
izan ere, masa eta bolumena duen guztia materiatzat hartzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario