miércoles, 14 de octubre de 2015

MASA LANTZEN (5.jarduera)

HELBURUA:
  • Elementu desberdinen masa eta bolumena aztertzea.
  • Masa eta bolumenak nola neurtzen diren ikastea.
  • Elementuen arteko konparaketa egin.
AZALPENA:
Jarduerarekin hasteko, lastoa, egurra eta adreilua, balantza klasiko eta elektronikoan jarri behar dira bertan objektu bakoitzaren masa neurtzeko. Behin neurtuta, taula batean adieraziko dugu, bolumena berdina izanik, hiru materiek duten masa, masa txikiena duenetik, pisutsuenera.
Materiak aldagaiak independenteak dira, baina bolumen berdina izango da, dependenteak izango dira.
Haurrei pisatu baino lehen, euren hipotesiak zeintzuk diren jakiteko, hainbat galdera egingo dizkiegu.
  • Forma berdina daukate?
  • Ze material dira?
  • Zeinek pisatuko du gehien?
  • Zeinek gutxien?

Ondoren behaketa egiten dute, jarraian pisuan konprobatuz. 

Egurra eta lastoa

Egurra eta harria

Lastoa eta harria

Behin masa neurtuta, “Arkimides”-en printzipioaz oinarritu eta hauen bolumena neurtuko dugu.
Lehenengo pausoa, edalontzi bat urez betetzea izan da, mugara artea hain zuzen. Ondoren, objektu hori bertan sartu egin dugu, kasu honetan, adreiluzko bola. Uretan ondoratzean, ura kantitate bat erori egin da. Erori den ur hori, objektuaren bolumenaren baliokidea izango da.


AURRE EZAGUTZAK:
Materiak pisatzeko orduan, baliteke, haurrak nahiz eta guk pisua zenbakiz adierazi, ondo ez ulertzea. Horretarako, pisatu ondoren, pisutsuenetik, arinenera, kokatuko ditu. Bestalde, bolumena neurtzerako orduan, azalduko diegu, jauzi den ur kantitatea, bolumenaren berdina dela.

ONDORIOAK:
Nahiz eta haurrek masa eta bolumena zenbakiz neurtzearen prozedura ez ulertu, konparaketak eginez, kontzeptu hauek azaltzen saiatuko gara. Modu honetan, haurrek materia ezberdinen ezaugarria zeintzuk diren antzemateaz gain, hauen arteko konparaketak eta sailkapenak egiten hasiko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario