- Material deberdinen azterketa egin.
- Material desberdiank, pisuaren arabera sailkatu.
- Materia ezberdinen ezaugarriak aztertu.
- Konparaketak egin.
- Materia zer den bereizteko irizpideak ezagutzea.
AZALPENA:
Jarduera
honetan, hainbat material hartuko ditugu, beti ere gela batean aurki ditzakegun
materialak izango dira.
Ondoren,
balantza bat hartuko dugu, horien arteko konparaketa egiteko. Material horien
artean, materia direnak eta ez direnak aurki daitezke. Alde batetik,
rotuladoreak, margoak, sagarra, gaileta, lego piza eta plastilina, hain zuzen.
Beste alde batetik, materia ez dena, hau da, pisatu ezin daitekeena. Horien
artean, maitasuna, pentsamenduak, haserrea, hotza eta beroa.
Pisatzen
hasteko, haurrei galderak egin dizkiegu, eurek hipotesi sorta bota dezaten eta
euren ustez, pisutsuena zein den jakiteko.
-
Zeinek pisatuko du gehiago, sagarrak edo plastilina bolak?
- Lego piezak ala sagarrak? Zein da
pisutsuena?
- Zeinek pisatuko du gehiago, beroak
edo rotuladoreak?
-
…
Materia
zer den azaltzeko, materia, pisatu daitekeena dela azalduko diegu. Materia ez
dena, berriz, pisurik ez daukana. Adibidez, euren gurasoak zenbat maite duten
galdetuko genieke, euren erantzuna asko izanik. Maitasun handia daukate
eurekiko baina balantza batean hori ezin da adierazi. Orduan, eurek konparaketa
ikus dezaten, etiketa batzuk egin ditugu horien irudia bertan agertzen delarik,
eurek balantzan jarriko dugula ikusteko. Paper zati horiek pisurik ez
daukatenez, balantzaren beste aldean jarriko ditugu, bertan materia ez den hori
bertan dagoela adierazteko.
Jarraian,
materia horiek pisatuko ditugu, eurek esandako hipotesiak baieztatu edo
ezezteko. AURRE EZAGUTZAK:
- Zeinek pisatuko du gehiago, sagarrak edo plastilina bolak?
- Lego piezak ala sagarrak? Zein da pisutsuena?
- Zeinek pistuko du gehiago, beroak edo rotuladoreak?
ONDORIOAK:
Haurrek
materia den eta dena pisatzerakoan, konturatuko dira, materia ez den hori
balantzan fisikoki ezin denez jarri, ez da materia izango.
No hay comentarios:
Publicar un comentario