Helburuak:
- Material ezberdinen izaera eta propietateak behatzea, hala noa, pisua.
- Ipuinen gertatutakoa beraiek esperimentatzea.
Jarduerarekin hasteko, “Hiru txerrritxoen” ipuinean
agertzen diren hiru materialak plastikozko 3 bolatxo berdinen barruan sartuko
ditugu. Horrela, harrizko bolatxo bat, egurrezko bolatxo bat eta lastozko
bolatxo bat izanik. Jarraian, hainbat galdera egingo dizkiogu:
- - Ze bolak pisatzen du gehien?
- - Putz egitean, ze bola iritsiko da urrunen? Eta zein hurbilen?
- - Zergatik?
Behin beraien hipotesiak entzun eta materiala prest
dugula, lurrean irteera bat marraztu, eta otsoak egiten duen modura, bolatxoa
irteeran dugularik putz egingo diogu. Haurrari putz behin bakarrik egin behar
dutela azpimarratuko diegu. Honekin guztiarekin, bolatxo bakoitzak egiten duen
desplazamendua behatuko dugu.
Jarraian, haurrari gertatutakoaz galdetuko diegu:
- - Ze bolari putz egitea kostatu zaigu gehien? Eta zeini gutxien?
- - Ze bola iritsi da urrutien? Eta zein hurbilen?
- - Zergatik?
Amaieran, beraien erantzunak entzun ondoren, material bakoitzak egingo duen desplazamenduan, bolatxoek duten pisua eragina duela azalduko diegu.
Guk egindako esperimentua:
AURRE EZAGUTZAK:
Esperimentua 3 urteko haur bati egin genion. Lehenik eta behin, hiru
txerritxoen ipuina kontatu genion eta ondoren, esperimentuarekin hasi ginen.
Jarduera egin aurretik, haurrak oso argi zeukan
bolarik pisutsuena harria zela baina, egurra eta lastoaren artean zalantzak
nabariak ziren. Bolatxoak esku artean
zituela eta urrutien zein iritsiko zen galdetzean, egurra esan zuen eta
zergatia esatean, arrazoitzen ez zekien. Behin esperimentua egin ondoren,
lastoa urrutien joan zen bolatxoa zela eta harri hurbilen gelditu zela
konturatu zen. Zergatia galdetzean, harriaren bolatxoa oso potoloa zela esan
zuen.
ONDORIOA:
Lehenik eta behin, nahiz eta gure proiektua 4-5 urtekoei zuzendua egon,
jarduera hau 3 urteko haur bati egin genion besterik ez genuelako. Horregatik, haurrak
jarduera hau burutzean arazoak izan zituen, esate baterako, bolatxoei putz
egitean. Horregatik, gure laguntza beharrezkoa izan zen eta berarekin batera
putz egin genuen.
Bestetik, esperimentu hasieran haurra nahiko galdua
zegoen baina, jardueraren amaieran, emaitzak ikusi ondoren eta gure azalpenen
laguntzaz, haurrak pisuaren kontzeptua ulertua zuen.


No hay comentarios:
Publicar un comentario