miércoles, 2 de diciembre de 2015

BOLOEKIN JOLASEAN (12. Jarduera)

Bigarren jarduera honekin hasteko, boloen jolasean oinarrituko gara. Jolas honen helburua, bola zoru desberdinetan nola ibiliko den probatzea izango da. Honen emaitzak ikusita, haurrak marruskaduraren ondorioz,  bola modu ezberdinetan ibiltzen dela hausnartzera bultzatuko ditugu.
Catalunya parkean, hainbat zoru ezberdin auki ditzakegu. Horien artean, belarra, tatamia eta egurra. Hasteko, eremua zein den markatuko dugu, hasieratik amaierara arte, 5 metroko distantzia markatuz. Horrela boloak kokatuko ditugu, eta hortik 5 metrotara haurrak jarri eta bola bota beharko dute, boloak eraisteko helburuarekin.
Lehenengo ariketa, tatamian egingo da.  Jaurti baino lehen, honako galdera hauek egingo dizkiegu haurrei:
  • Iritsiko al da bola, boloak jaurtitzera?
  • Kostatu egingo zaio?Bidean geldituko da?
  • Lurraren gainazala laua izateak eragina izango du bolaren ibilbidean?
  • Gogoratzen al zarete, maldetan material desberdinak jarri genituenean? zer gertatzen zen?


Ondoren, bola jaurtiko dute ahalik eta bolo gehien bota nahian. Hori egin ostean, haur bakoitzak eraitsitako bolo kopurua, bere txarteletan adieraziko du zenbakiz. Prozesu berdina jarraituz eta lehenengo ariketako arau berdinak mantenduz, belarrean zein egurretan errepikatu beharko dute.
Ariketa hauek egin ostean, bolak lur ezberdinetan botata, ibilbide zein jokabide ezberdina izango duela hausnartuko dugu. Hau da, marruskadura txikia duten lurrazaletan, bolaren ibilbidea arinago eta zuzenagoa izango da, irregularrak (marruskadura gehiago) direnetan baino.


No hay comentarios:

Publicar un comentario