miércoles, 2 de diciembre de 2015

PARKEAN MALDAK LANTZEN (14. Jarduera)

Jarduera honi hasiera emateko, maldetan oinarrituko gara, izan ere, gure helburua haurrek maldak parkeko txirristekin erlazionatzea izango da. Parke honetan, hiru motako txirristak aurki ditzakegu, hala nola, txiki bat, ertain bat eta itxia den txirrista bat aldi berean handiena dena.

Esperimentatzen hasi baino lehen, haien aurre ezagutzak ezagutzeko zeinbat galdera egingo dizkiegu. Hona hemen galderak:
-       Zein txirristatik bota eta gero heltzen gara lehenago? Txikitik edo handitik? Zeinetan joango gara azkarren? Eta motelen? Zergatik?

Haien hipotesiak alde batera utzi eta jolasera ekingo diogu. 

Horretarako, eta metronomoaren laguntzaz, haur guztiek txirristatik jaisteko behar duten denbora neurtuko dute. Haurren sentimenduak kontuan hartuz, neurtuko dugun aldagaia txirristen inklinazioa izango da. Horrela, azkar eta motel kontzeptuak pisuaren aldagaiarekin neurtu beharrean, inklinazioarekin egingo dute.
Haur guztiak hiru txirrista ezberdinetatik botako dira, lehendabizi txikitik gero ertainetik eta gero handitik. Esan beharra dago, neurketen emaitzak bisualki ikusteko, haur bakoitzak eskegita, aurretik aipatu bezala, txartel bat izango duela non txirristetan behera iraun duen denbora bertan jarriko duen. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario