miércoles, 2 de diciembre de 2015

BALANTZINA (13. Jarduera)

Hurrengo jardueran, parkeko elementu batek ikasgelan erabilitako tresna batekin, balantzarekin, dituen arteko berdintasunak ikustera bultzatuko ditugu haurrak. Izan ere, parkean kulunka bat aurki ditzakegu. Honek balantza bat bezala funtzionatzen du. Kulunkako alde batean zerbait edo norbait jarriz gero, kulunka pisu gehien duen alderantz jaitsiko da. Hala ere, esan beharra dago, haurrak ez ditugula ariketa hau egitera behartuko.
Kontuan hartu beharko da jarduera honen helburua ez dela haurren artean ezberdintasunak sortzea, batak besteak baino argalagoak edo lodiagoak direla esanez.

Ondorioz, haurren arteko konparaketak ekiditeko, aproposa ikusten dugu, kulunkaren alde batean irakaslea esertzea eta beste aldean haur ezberdinak jartzen joatea. Gelan ikusitakoarekin harremana egiteko horrelako galderak luzatuko dizkiegu haurrei; 
  • Honi gelan erabilitako tresnaren baten antza hartzen diozue?
  • Zein tresna zen? Nola zuen izena?
  • Zertarako erabiltzen zen?
  • Zer ikusi genuen? Noratz jaitsen zen? Aldetik pisutsuenera edo arinenera?

Era honetan, haurrei erlazioak egiten lagunduko diegu eta ondorioz, parkeko elementuak era ezberdin batean erabili eta ulertuko dituztela uste dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario