miércoles, 2 de diciembre de 2015

IKUSITAKOA AZTERTZEN (15. Jarduera)

Aurretik aipatutako parkeko jardueren bitartez, hainbat datu biltzera mugatuko gara eta datu horiek haur bakoitzak duen txarteletan ezarrita izango dituzte. Ondorengo jarduera ikasgelan burutuko dugu, non jasotako datuak aztertu, mural bat egin eta mural hori oinarri izanda hainbat galdera egingo dizkiegun haurrei eta ondorioak aterako ditugun. Haur bakoitzak bere txartel guztiak bildu, hauek aztertu eta ondorioak aterako ditu.


 Jarraian, gelakideak talde txikitan banatuko ditugu lortutako emaitzak txikienetik handienera ordenatu ahal izateko. Behin talde guztiek ordenatuta dutenean, gelakideen artean, mural batzuk egingo dituzte, non txirrista eta boloen emaitzak aztertuko ditugun.
Hasteko, txirristaren emaitzen ondorioaren inguruan jardungo dugu. Horrela, haiek ondorioztatu beharko dute, azkarren eta motelen kontzeptuk inklinazioaren araberakoak izango direla. Txirristen jarduerarekin amaitzeko, arazo bat planteatuko diegu, hona hemen;
  • Nahiz eta inklinazioa kontuan hartu, zer egingo zenukete txirristan azkarrago joateko? Eta motelago?
  •  Zergatik jaitsi gara motelago txirrista txikitik, itxita dagoen txirristatik baino?


Atal honekin amaitu eta gero, boloen inguruan hausnartuko dugu, horrela zein lurrazal motak duen marruskadura gehien aztertzen. Marruskadurak bolan izango duen eragina kontutan hartuta, haurrak hausnartzera bultzatuko ditugu. Horretarako, zenbait galderez baliatuko gara, hala nola;
  • Zer egingo zenukete belarrean, bola boloetara heltzeko?
  • Bola boloetara heltzen ez bada, zer egin dezakegu horiek eraisteko?

No hay comentarios:

Publicar un comentario