miércoles, 2 de diciembre de 2015

CATALUNI PLAZA AZTERTZEN (11. Jarduera)

HELBURUAK:

  • Aurreko jardueretanlandutakoa, errealitatera eramatea eta ikasi duten praktikan jartzea.
  • Haurrek beraien inguruko espazioak ezagutzea.
  • Inklinazioaren, pisuaren, marruskaduraren eta abiaduraren arteko erlazioak egiten joatea.
  • Gertuko espazioak beste ikuspuntu batetik lantzea.


PARKEAREN DIAGNOSIA:

Irakasleari zuzendutako zeregina:
Haurrekin jarduera egin baino lehen ezinbestekoa iruditzen zaigu, lehenik eta behin, irakasleak ingurunea aztertzea eta parkeak gelan landutakoa errealitatean lantzeko, eskaini ditzakeen aukera ezberdinak ikustea.
Horrela, haurrekin aurrera emango dituen jarduera pentsatzeko eta antolatzeko aukera izango du.

Haurrei zuzendutako zeregina:
Behin irakasleak parkea eta honen aukerak aztertu eta gero, haurrak bertaratzeko momentua iritsiko litzateke. Horrela, irakaslea haurrekin batera parkera joango da, non denboratxo bat eskainiko dien haurrei, beraien kabuz parkea aztertu eta bertatik ibiltzeko.
Behin parkea aztertu eta gero, irakasleak gidari lana egingo du, haurrek klasean ikasitakoa  parkean landu eta erlazioak egiteko baliabideak topa ditzaten. Horretarako, tankera honetako galderak egingo ditu irakasleak;


  • Gogoratzen zarete, bolak eta kanikak maldetatik bota genituenean? Hemen non ikusten dituzuen maldak?
  • Nondik botako zenituzketen pilota horiek?
  • Pilotak hemen ez ditugunez, zer botako zenukete maldetatik?
  • Eta gehiago sakontzeko, zein gogoratzen da maldetatik gauzak botatzerakoan inklinazioak zuen eraginaz?
  • Bestetik, marruskaduraz gogoratzen zarete? Hemendik parkea behatzen ibili zaretenok, non topatu dituzue material ezberdineko gainazalak? Zeintzuk dira?
  • Ekarri ditugun bolo hauekin zer datorkizue burura? Gogoratzen zarete nola hiru bola berdinetan material ezberdinak sartu genituen? Boloekin gauza bera egin dezakegu? Bolo bakoitzean sartutako materialaren arabera posible da batzuk besteak baino gehiago edo gutxiago pisatzea?

No hay comentarios:

Publicar un comentario